Esperimentatu Laidan kanpatzea zer den
Esperimentatu Laidan
kanpatzea zer den
Urdaibaiko ingurune liluragarrian
LAIDAKO ARKETA KANPINA IBARRANGELUN
Hartu ostatu Biosfera Erreserbaren bihotzean
ASPERTZEA EZ DA GUREA
Askotariko jarduerak Urdaibaien
Piraguak eta kanoak
Urdaibaiko itsasadarretik edo itsasotik txangoak arraunean. Turismo aktiboa kanoa, kayak, piragua, kitesurf, surf eta stand up paddle-ekin edo coasteering-a praktikatuz. Gozatu Biosfera Erreserban uraren baretasunaz.
Mendi-ibiliak eta paseoak
Atxarreko San Pedro mendira igoera kanpinetik bertatik hasita, magaleko basoetatik ibilaldiak Ibarrangeluko Akorda auzo kutunean agertu arte edo Gautegiz Arteagako Kanala auzora osteratxoa bide berdetik.
Hondartza
Laidako hondartzara ibilaldia Arketako badiako ontziralekutik eta hareatzan bertan pasealdi ikusgarriak urertzetik, bainu freskagarriak itsasoko olatu edo itsasadarreko kanal baketsuan, eguzki hartzeak eta atsedenak.
Erretegia
Kanpineko Arketa Erretegian oilasko, entsalada eta ogitarteko apartak jantokian bertan dastatzeko edo eramateko; eta Laida hondartzako hiru tabernetan edozeini ahoa ur bihurtzeko gai diren askotariko pintxo eta errazioak.
Denboraldi bi ditugu: Goi denboraldia eta Behe denboraldia
Epe luzeko egonaldietarako prezio bereziak eskaintzen ditugu eta beherapenak talde handi, ikastetxe eta elkarteentzat.
NON AURKI GAITZAKEZU
Nola iritsi kanpinera?
- Konpromezua
- Zerbitzu publikoz
Bizkaibus.
- GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua)
- IBARRANGELU (2376 Laida Kanpina geralekua).
- IBARRANGELU (1861 Ibinaga geralekua)
- GERNIKA-LUMO (1800 Geltokia geralekua).
(2376 Laida Kanpina geralekutik +10 min).
- Kokapena
- Automobilez, motoz, bizikletaz, oinez
- Gernika-Lumotik: 11,5 Km.
BI-2238, BI-3234 errepideak jarraituz (16 min).
- Lekeitiotik (Eatik igaroz): 23 Km.
BI-3238, BI-3234 errepideak jarraituz (34 min).
- Lekeitiotik (Ereñotik igaroz): 22,6 Km.
- Ibarrangelutik (Eleizalde): 7,7 Km.
- Itsas garraioz
Urdaibaiko itsasadarra ferryz zeharkatzeko garraio eta itsasbide zerbitzuak ere badaude aukeran Arketa Kanpineko harrera-lekuan informazioa eskatuez gero.