ARKETA

Erabilpen baldintzak

Ongi etorri ARKETA KANPINAREN webgunera. Hemen emandako informazioaren helburua hori baino ez da, informatzea. Mesedez, irakurri eta aztertu arretaz Erabilera Baldintza hauek, webgunera sartu edo berau erabili aurretik. Webgunera sartu edo erabiltzean, Erabilera Baldintzen Kontratua irakurri, ulertu eta onartu duzula adierazten duzu. Erabilera Baldintzekin ados ez bazaude, ezin duzu webgunera sartu, ezta erabili ere.

Informazio orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Bisitatzen dituzun webguneek sortutako testu-artxibo txikiak dira cookieak. Saioari buruzko datuak dituzte eta webgunean aurrerago erabilgarriak izan daitezke. Horrela, webguneak zure bisitari buruzko erabilera gogoratuko du eta hurrengo saioan errazagoa izango zaizu erabilera.

Webgunearen erabilera

Hemen emandako informazioaren helburua hori baino ez da, informatzea. Webgune honetan jasotako informazioa ikusi eta erabiltzea Erabilera Baldintzen Kontratuaren mendekoa da. Webgunera sartu eta erabiltzean, Erabilera Baldintzen Kontratu hau onartzen duzu, mugarik eta salbuespenik gabe.

Edukia

ARKETA KANPINAK ahalegina egingo du webgune honetan informazio zehatza eta eguneratua edukitzeko, baina ez du bermatzen uneoro zehatz-zehatza eta eguneratua izango denik.

Alderdi teknikoen inguruan

ARKETA KANPINAK ez du erantzukizunik izango gure Sozietateari egotzi ezin dakizkion arazo informatiko edo teknikoen ondorioz Interneteko konexio-saioan eman daitezkeen kalteengatik, ezta hirugarren pertsonek kanpinaren kontroletik kanpo egin ditzaketen legez kontrako sarbideen ondoriozkoengatik ere.

Era berean, ez dugu inolako erantzukizunik izango erabiltzaileak kalteren bat jasaten badu gureak ez diren informazio-iturrietan egondako akatsen ondorioz.

Kalte-ordaina

Erabiltzaile zaren heinean, konpromisoa hartzen duzu Erabilera Baldintza hauetakoren bat urratuz gero sortu daitezkeen kalte, galera eta kostuak ordaintzera ARKETA KANPINARI, zuzendariei, administrariei, langileei, agenteei, hornitzaileei eta hirugarren bazkideei, baita abokatuen arrazoizko ordainsariak ere.

Isilpekotasuna

ARKETA KANPINAK webgunearen erabiltzaileen isilpekotasuna errespetatzen du. Kontsultatu pribatutasun-politika. Bertan azaltzen dira webgune honetan emandako informazioaren inguruan erabiltzaileek dituzten eskubideak eta erantzukizunak.

Loturak eta hirugarrenen webguneak

Webgune honek beste webgune batzuetarako loturak edo erreferentziak eduki ditzake jasota, eta ARKETA KANPINAK ez dauka kontrolik horien gainean. Lotura horiek kontsultak errazteko baino ez dira gehitu. Era berean, webgune honetara beste hirugarren batzuen loturen bidez ere sar daiteke, eta kanpinak ez dauka horien gaineko kontrolik. ARKETA KANPINAK ez du inolako bermerik ematen webgune horietan jasotako informazioaren zehaztasun edo eguneraketaren inguruan, eta ez du erantzukizunik izango eduki edo informazio horien ondoriozko kalte-ordainengatik. Hirugarren baten lotura bat sartzeak ez du esan nahi kanpinak hori gomendatzen duenik.

Informazio ez isilpekoa

Gure pribatutasun politikan ezarritako baldintza eta terminoei kalterik egin gabe, Internet bidez bidalitako edo webgunean bertan jarritako edozein galdera, ohar, iruzkin, iradokizun edo antzekoak ez dira isilpeko informaziotzat hartuko eta ARKETA KANPINAK ez du inolako harremanik izango horrekin. Kanpinak libreki erabili ahal izango ditu adierazpen horretan jasotako edozein ideia, kontzeptu, know-how edo teknika, baita produktuak garatu, ekoitzi eta merkaturatzeko ere.

Jabetza intelektuala

ARKETA KANPINA atari honetan jasotako informazio osoaren jabea edo/eta lizentziaduna da, hala nola diseinu grafikoarena, datu-baseena, irudiena, aurkibideena, iturri-kodeena, marka eta logotipoena. Jabetza Intelektualaren Legean eta Marken Legean ezarritakoaren arabera babestuta daude.

Erabilgarri jartzeak ez du esan nahi, inola ere, titulartasuna lagatzen denik edo Erabiltzaileari erabiltzeko eskubidea lagatzen zaionik. Beraz, edozein kopia, banaketa edota merkaturatze egiteko kanpinaren aldez aurretiko idatzizko baimena beharko da. Kasu horretan, erakundeak, Webgunea modu desegokian erabili dela uste izatekotan, legezko ekintzak bideratuko ditu eragindako kalteak konpontzeko. Era berean, erabiltzaileak kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio erakundeari, webgune honen erabileraren ondorioz sor daitekeen edozein kalterengatik, indarreko legeria edo/eta baldintza orokorrak hautsi badira.

Markak

Produktuen izenak, maiuskulaz zein minuskulaz edo marka erregistratuen izenarekin agertu, ARKETA KANPINAREN markak dira. Debekatuta dago marka horiek edo bestelako materialak modu desegokian erabiltzea, hemen baimendutako helburutatik kanpo, alegia; Jabetza Intelektualaren legeak, Marken Legeak, isilpekotasun arloko legeria eta jakinarazpenen inguruko araudiak urratzea eragin dezake. Kontuan izan behar da kanpinak jabetza intelektualaren inguruko eskubide guztiak aktiboki bete daitezela eskatzen duela, legez ezarritako neurririk zorrotzenean.

Informazioa partekatu eta zabaltzea

ARKETA KANPINAK ez du inolako erantzukizunik izango bere web orriaren bidez erabiltzaileen artean zabaltzen den informazioaren ondorioen inguruan. Bereziki aipatu nahi dugu ez dugula inolako erantzukizunik izango edukietako batzuk adingabeentzako mingarriak izan badaitezke.

Baliogabetasuna debeku kasuan

Webgune honen eta bertan jasotako edukiaren asmoa da Espainiako eta EBko legeak eta araudiak betetzea. Webgune honetan jasotako edukia Espainiatik kanpoko erabiltzaileentzako ere badago eskuragarri, baina ARKETA KANPINEKO produktuen inguruko informazioa Espainiako egoiliarrei soilik bideratuta dago. Beste herrialde batzuetan Espainiako arauak ez bezalako batzuk egon daitezke.

Aplika daitezkeen legeak

Erabilera Baldintzen Kontratu hau eta webgunearen erabilera Espainiako legeen arabera arautuko dira. Webgune honen inguruko edozein lege ekintza edo prozedura Espainiako auzitegi batean soilik planteatu ahal izango da.

Bestelako xedapenak

Kontratu honen xedapenen bat legez kanpokoa edo nulua dela edo bidezkoa ez dela adierazten bada, ez da kontuan izango, gainerako xedapenen indarrari kalterik egin gabe. ARKETA KANPINAK eskubidea izango du edozein unetan webgune honetan jasotako materialak aldatu edo kentzeko, bere irizpideen arabera.