Arketa Kanpina belarrezko lursailetan bananduta dago. Partzela bakoitzak, gutxi gorabehera, 8 x 6 m-ko batezbesteko zabalera du eta bertan instalatzen dira kanpin dendekin zein edozein ibilgailu motekin ostatu bila guregana hurbiltzen diren pertsonak (6 gehienez partzelako). Bestalde, pertsona multzo handiei, ikastetxe eta elkarteei partzelatu gabeko lursailean egokitzen zaie kanpinak bilduago eta erosoago sentitu daitezen taldeko pertsona guztiak.
Ostalariek argindarra kontratatu nahi badute barrutiko edozein puntutan eskura dezakete 6 ampereko elektrizitate-hartunea. Komunak beharrezko guztiarekin hornituta daude. Dutxek, konketek eta harraskek doako ur beroa dute urte guztian zehar. Harraskak komunen kanpoaldean daude jarriak baina egun moteletako eurietatik babestuak, eta bai komunak zein dutxak mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituak ditu kanpinak.
EZERTAZ ARDURA EZ ZAITEZEN
Zerbitzuak
Komunak, konketak eta dutxak ur beroarekin eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat egokituak.