URDAIBAIKO HAREATZARIK HANDIENA
URDAIBAIKO HAREATZARIK HANDIENA
Laida hondartza
KRESALAREN ONURAK
Kanala eta itsasoa
Laida hondartza Urdaibaiko itsasadarraren bokalean kokaturik dago eta Izaro uhartea du aurrez-aurre. Urdaibai Biosfera Erreserbako hondartza handiena da 812 metroko luzerarekin. Hala ere, hareatza honen itxura ikaragarri aldatzen da mareen arabera eta, horrenbestez, errekatxoz zeharkaturiko hareatza erraldoia izatetik, hondartza askoz txikiagoa izatera pasatzen da egun berean.
Laida hondartza paseo luzeak emateko leku paregabea da bere tamainari esker. Bestalde, hondartza haizetsua denez, windsurf, kitesurf, piraguismo, stand up paddle edo belan aritzeko toki ezin hobea da. Hala ere, surfak aipamen berezia merezi du, izan ere, Laida hondartzatik Mundakako ezker olatu famatura hel daitezkeelako surflari interesatuak.
- Aisialdi zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak aurki daitezke hondartzan bertan eta materiala alokatzeko edo monitore trebatuekin hainbat kiroletan aritzeko aukera zabala ere. Interesaturik leudekeen ostalariek Arketa Kanpineko harrera-lekuan galdetuez gero informazio gehiago jaso lezakete.
Argazkiak: Disfruta Bizkaia.